2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
14 eta 15. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2016ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera baten onetsi zituen 14 eta 15. aldaketak Udalaren 2016ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Lizarran, 2016ko irailaren 1ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1609997