2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
Hirigintzako Udal Plana. Jendaurreko epe berria
Enerizko Udalak, 2016ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen alegazioak ebaztea eta hasiera batean onetsitako Hirigintzako Planaren proiektuan sartzea ebazpenaren ondoriozko aldaketak, eta kontuan hartzea jendaurreko epean aurkezturiko alegazioak eta txostenak.
Era berean, kontuan hartuz erabaki horren ondorioz aldaketa funtsezkoak egon daitezkeela hasiera batean onetsitako Planaren proiektuko irizpide eta irtenbide orokorretan, erabaki zen ondorioz ateratzen den testu bategina, jendaurrean egon dadila berriro hogeita hamar egunez.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.
Eneritzen, 2016ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, David Villarroya González.
Iragarkiaren kodea: L1609976