175. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioa

Ziraukiko Udalak aditzera ematen du heldu den 2016ko urriaren 1ean bukatuko dela hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2016ko urriaren 1ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Ziraukin, 2016ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1609967