2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1.–Kreditu gehikuntza:
1532 6190001 kontu-saila: 23.484,77 euro.
1522 2120003 kontu-saila: 1.028,14 euro.
Guztira: 24.512,91 euro.
Finantzaketa:
870.00 kontu-saila: 24.512,91 euro.
2.–Kreditu berezia:
3420 6320001 kontu-saila: 20.000,00 euro.
3121 6330001 kontu-saila: 2.659,58 euro.
3360 2100005 kontu-saila: 1.500,00 euro.
Guztira: 24.159,58 euro.
Finantzaketa:
870.00 kontu-saila: 24.159,58 euro.
Bargotan, 2016ko irailaren 1ean.–Batzorde Kudeatzaileko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1609996