175. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan, 1. poligonoko 1551., 1552., 1553. eta 1554. lurzatien eremuan. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2016ko abuztuaren 4an egindako osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen diren erabakiak hartu zituen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Aldaketa puntuala behin betiko onestea Aiegiko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan, Aiegiko Udal katastroaren 1. poligonoko 1551., 1552., 1553. eta 1554. titulartasun publikoko hiri lurzatien esparruan. Aiegiko Udalak sustaturik eta Ignacio Azcárate Seminario Udaleko arkitektoak prestaturik dago; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71., 74. eta 79.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz (Hirigintza Iraunkorra Laguntzeko Neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatu zuen foru lege hura).

2.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura. Behin betiko onetsitako agiriaren ale bat igorriko da aipatutako departamentura.

3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Aiegiko Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntualaren behin betiko onespena, baita aldaketa horretako hirigintzako arauak ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aiegin, 2016ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

ERANSKINA

Aldaketaren testu bategina (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1609973