2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Bidearen mugaketa
Arantzako Udalak, 2016ko uztailaren 22an egindako bilkura arruntean, hitzez hitz honako hau dioen erabakia hartu zuten, besteak beste:
“Ikusirik Larretako alderdiko bidearen mugaketa egiteko beharra (5. poligonoko 560, 561, 562, 564, 565, 567, 605, 604, 603, 602 eta 729. lurzatien artekoa), nahiz katastroko planoetan agertu bertan, ez delakoz ongi ezagutzen, eta hori berreskuratzeko herri ondasun bezala.
Ikusirik Udaleko idazkariaren txostena.
Ikusirik Carlos Loizu Loizu teknikoaren 2014ko abuztuaren 25eko txostena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluaren eta ondorengoen arabera.
Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erreglamenduaren 47. artikuluaren eta ondorengoen arabera.
Aho batez, erabaki dute:
1. Aipatutako bidearen mugaketaren espedienteari hasiera ematea onartzea.
2. Adierazitako txostena eta gastua onartzea.
3. Akordio honen berri ematea bideak ukitzen dituen jabe guztiei eta finka horien gainean errotutako eskubide errealen titularrei, eta, orobat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean iragarkia argitaratzea eta ondorengo 40 egunetan epea irekitzea, interesdunek beren eskubideak defendatzeko egoki deritzen dokumentu guztiak aurkezteko. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.
4. Erabaki hau eta mugaketa egiteko eguna (2016ko azaroaren 10ean, goizeko 10,00etan) eta tokia Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Arantzako Udaleko alkatea eta Udaleko idazkaria, Udalaren ordezkari izendatzea, neurketa egunerako.
6. Erabaki hau Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea, oharra idatz dezan. Halaber, erabaki honen berri emanen zaie Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Herrilurren Atalari.
7. Erabaki honen aurka, mugaketa espedientea hasteko tramite hutsa denez, ez dago errekurtsoa jartzerik, ezertan ukatu gabe interesdunek eskubidea dutela bidezko iruditzen zaizkien alegazioak eta agiriak aurkezteko, erabaki honen 3. atalean zehaztutakoari jarraikiz.”
Arantzan, 2016ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.
Iragarkiaren kodea: L1609817