175. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, apirilaren 1ean), jakinarazten da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2016ko abuztuaren 5a. Sustatzailea: Abaigar Summa SL. Jarduera: babes ofizialeko 27 etxebizitza, garajeak eta trastelekuak. Tokia: Mugarteko UPS, P6 lurzatia, Mutiloa.

Mutiloan, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1610014