2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Laburpena, 2016an hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloan antolatutako ikastaro eta jardueretara joateko gizarte laguntzak arautzen dituen deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 316051.
Xedea. Deialdi honen xedea da banakako diru-laguntzak emateko araubidea arautzea, 2016an hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte jardueretan izena emateko kuotak ordaintzeko, Antsoaingo herritar guztiak baldintza beretan balia daitezen kulturaz eta kirolaz.
Eskatzaileen betebeharrak. Eskatzaileek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.
Familia unitate bakoitzeko eskabide bakarra onartuko bada ere, familia unitate bereko pertsona bat baino gehiagorentzat eska daiteke diru-laguntza. Familia unitate bereko pertsona bakoitzari jarduera bakar batean parte hartzeko diru-laguntza emanen zaio.
Diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, ezinbestekoa izanen da izena emanda egotea diruz laguntzea nahi den jarduera horretan.
Eskabideak noiz eta non aurkeztu. Hilabete bateko epea izanen da eskabideak aurkezteko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.
Jarduera hauek jaso dezakete diru-laguntza:
–Kirol arlokoak: haurrendako kirol eskolak, haur eta gazteendako igeriketako ikastaroak, ikasturte osokoak, eta gazteendako kirol jarduerak (17 urte bitarte).
–Kultura arlokoak: antzerki tailerra eta euskal dantzak.
Antsoainen, 2016ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.
ERANSKINA
Eskabidea (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1609971