175. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, garapenerako lankidetza proiektuak egiteko 2016ko diru-laguntzetarako deialdi publikoarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 316044.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko abuztuaren 31ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat etorriz, onetsi dira garapenerako lankidetza proiektuak egiteko 2016ko diru-laguntzetarako deialdi publikoaren oinarriak.

Deialdiaren xedea.–Deialdi honen xedea da garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei diru-laguntzak ematea, egoera ahulean dauden herrialdeekin lankidetza proiektuak kofinantzatzeko. Programa horiek tokian tokiko giza garapena sustatzea izanen dute helburu, honako eremu hauei lehentasuna emanez:

–Osasuna bere osotasunean lantzen duten proiektuak: haurren heriotza tasa murrizteko programak, osasun azpiegiturak (ospitaleak, anbulatorioak), hango herritarrek osasunaren alorreko prestakuntza izateko programak, sexu eta ugaltze osasuna hobetzeko programak, prebentzioaren eta osasunerako hezkuntzaren gaineko programak.

–Emakumearen aldeko sustapen eta garapen proiektuak, haren bizi baldintzak hobetu eta haren eskubideak zein aukerak sustatzeko direnak.

–Ingurumenaren saneamenduko proiektuak: urez hornitzeko sistemak eta oinarrizko saneamenduaren zerbitzuak eta azpiegiturak.

–Oinarrizko hezkuntza: lehen mailako hezkuntza den-denei zabaltzea, hezkuntzaren azpiegiturak hobetzea, helduak alfabetatzea.

–Elkartasunerako ekonomia, kooperatibak, elikadura subiranotasuna, elkartasunerako finantzak, etab., baita antolamendua indartzea, politikan parte-hartzea eta giza eskubideak babestea xede duten proiektuak ere. Komunitatearen antolamendua hobetzeko gaitasuna lortzeko proiektuak.

–Talde oso ahulak: herri indigenak, gutxiengo etnikoak; eta errefuxiatuak.

–Habitat eta eremu hondatuak berreskuratzea, eremuaren garapen sozioekonomikoa hobetzeko helburuarekin.

Era berean, Antsoaingo herritarrak sentsibilizatzeko jardueren programa bat erantsiko zaie proiektuei, herrialde horien egoera agerian uzteko, haien arazoei buruz hausnarketa kritikoak egiteko jarrerak garatzeko eta gai honen guztiaren inguruan jendearen parte hartze aktiboa sustatzeko.

Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 34.000,00 euro, Antsoaingo Udaleko gastuen aurrekontuko 1-23992-4820009 kontu-sailaren kargura finantzatuko direnak.

Oinarriak hartzeko tokia: Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorra, Udaletxeko plaza 1, 1. solairua; edo Udalaren web orrian, www.ansoain.es.

Eskabideen aurkezpena.–Eskabideak aurkeztuko dira Udalaren Erregistro Orokorrean edo egoitza elektronikoaren bidez (www.ansoain.es).

Hilabete bat izango da eskabideak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2016ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1609949