2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
Lur-ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioa
(landalurra eta hirilurra)
Aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko (landalurra eta hirilurra) 2016ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2016ko irailaren 1ean hasi eta urriaren 1ean bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2016ko urriaren 1ean.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Muniain-Aberinen, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.
Iragarkiaren kodea: L1609968