174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

9D/2016 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Lankide sindikatua eratu dela iragartzen duena (gordailu zenbakia: 31100029).

Sindikatuen eta enpresa erakundeen eraketa onartu da, egiaztatu baita Askatasun Sindikalari buruzko apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aurreikusitako beharkizunak betetzen dituztela.

Sindikatuak eta enpresa erakundeak eratzeko eskaera 31/2016/000109 zenbakiarekin tramitatutako idazki baten bidez egin zen.

Hiru sustatzaileek sinatu dituzte estatutuak eta eratze-akta.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean txertatzea xedatu da, bai eta iragarki ohol telematikoan argitaratzea ere, egindako onarpena jendearengana irits dadin.

Edozein interesdunek zilegi du gordailuan utzitako agiria aztertzea eta horren kopia eskatzea Sindikatuen eta Enpresa erakundeen Erregistroan, eta posible du horren aurka egitea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2016ko abuztuaren 31n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1609990