174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

282/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Ana María Rodríguez Hidalgo andrea, Aholkularitza Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

2016ko abuztuaren 24ko eskabidearen bitartez, Ana María Rodríguez Hidalgo andreak uko egin dio Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko Aholkularitza Bulegoko burutzari, hartarako izendatua baitzegoen azaroaren 3ko 127/2015 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela libreki erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ana María Rodríguez Hidalgo andrea, Aholkularitza Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta; 2016ko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 25ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1609928