174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

92/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Ana M.ª Olaiz Goñi andrea, Hezkuntza Departamentuko 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ana M.ª Olaiz Goñi andrea, Hezkuntza Departamentuko 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 31n.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1609943