174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/2º0419

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2016ko abuztuaren 17an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Wisco Española SAri baimena eman zaio ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko: 2,91 l/s-ko ur aprobetxamendua da, Araxes ibaian, Beteluko (Nafarroa) udal mugapean, industriarako; emaria gutxitu, eta 2,74 l/s-koa izanen da aurrerantzean.

Oviedon, 2016ko abuztuaren 17an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.

Iragarkiaren kodea: E1609920