174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/03242

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2016ko uztailaren 13an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Bera eta Lesakako Ur Erabiltzaileen Elkarteari ur aprobetxamendua eman zaio, 50 l/s-koa (uneko gehieneko emaria), SB3-Lesaka putzutik hartzeko, Lesakako (Nafarroa) udal mugapean, Berako eta Lesakako udalerriak hornitzeko.

Oviedon, 2016ko uztailaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.

Iragarkiaren kodea: E1609916