174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko Eraikuntzaren ordenantzaren
aldaketaren espedientea. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Udal Planeko Eraikuntzaren ordenantzan aldaketa egiteko espedientea.

Delako espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1609904