174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea
Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea, Hirigintzako Araudiaren 99. artikuluari dagokiona, Juan Carlos Artieda Barandallak sustatua, Garbiñe Domínguez Rubioren izenean.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikulua betez.

Zizur Nagusian, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINA

Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea

Aldaketaren xedea da Hirigintzako Araudiaren 99. artikuluan zehazturiko determinazioak osatzea:

99. artikulua. Unitate guztietarako arauak.

3. atala.–Determinazio funtzionalak.

Erabileren tolerantzia araubidea: Erabilera toleratuetako bakoitzerako hartzen ahal den azalera eraikia, gehienez ere, kokatzen den solairuaren guztizko azaleraren %40 izanen da etxebizitza kolektiboetan, ez bada bestelako xedapenik ematen araudi partikularrean. Udalak baimendu ahalko ditu zerbitzu jarduerak (akademiak, bulegoak eta horrelakoak) bizitegietarako eraikitako solairuetan. Hiri lurzoru osoan debeku da telekomunikazioko oinarrizko estazioak ezartzea.

Familia bakarreko etxebizitzetan edozein solairutan egin ahalko da erabilera toleratua.

Familia bakarreko etxebizitzetan ez dago mugarik erabilera toleratuaren eta erabilera nagusiaren arteko proportzioan.

Iragarkiaren kodea: L1609902