174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Udal ordenantza, Garajeak mankomunatzea arautzen duena Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Atarrabiako udalerriko garajeak mankomunatzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1609932