174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak berritzea

Saldias herriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak berritu behar direnez, lau urtetarako, eta inguruabarren ondorioz kargu horiek ezin izan zirenez berritu 2016ko ekainaren 3an 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondoren, horiek bete nahi dituzten interesdun guztiei aditzera ematen zaie hamabost egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, dagokion eskabidea aurkezteko, Saldiasko Udalaren idazkaritzan.

Saldiasen, 2016ko abuztuaren 29an.– Alkatea, Jacinto Domínguez San Nazario.

Iragarkiaren kodea: L1609950