174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

5. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2016ko uztailaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2.800 euroko kreditu gehikuntzaren espedientea, 2016ko aurrekontuko gastuen 9200,62200 kontu-sailari dagokionez (Aire egokituaren instalazioa udal bulegoetan). Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Oteitzan, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1609901