174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Soberako lurzatiaren kalifikazio juridikoaren espedientea abiatzea

Irunberriko Udalak, 2016ko abuztuaren 22ko Osoko Bilkuraren ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Espedientea abiatzea, Irunberriko 4. poligonoko 864. lurzatia soberako lurzati gisa kalifikatzeko juridikoki.

4. poligonoko 864. lurzatiaren azaleraren kalifikazio juridikoa aldatzea egokia eta legezkoa dela frogatzeko oinarria da oso txikia eta irregularra dela eta, daukan kokapena edukita, ezin zaiola eman erabilera egokirik.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren.

Irunberrin, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1609898