174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Aldaketa, Lizarragako 18. poligonoko U39 unitateko 4. lurzatiaren xehetasun azterlanean. Hasierako onespena

2016ko abuztuaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, hasiera batez onetsi zen aldaketa xehetasun azterlanean. Miguel Angel Uriz Salak sustatu du Lizarragako 18. poligonoko U39 unitateko 4. lurzatian dauden lerrokadurak, sestrak eta antolamenduaren bolumenak finkatzearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Ardatzen, 2016ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1609942