174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2014ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren eta Ángel Rodríguezen eta María José Martín Bermejoren arteko hirigintzako hitzarmena, eraikuntza proiektu bati dagokion hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren ordez haren parekoa dirutan emateko, Hirigintzako zerbitzuak egindako balorazioaren arabera. Proiektu horren xedea da etxebizitza egitea, Iguzkitzako 3. poligonoko 423. lurzatian, Iguzkitzako kontzejuko UA 2-11 a eta b unitatean.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Iguzkitzan, 2016ko abuztuaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1609911