174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Alkatetza beste baten esku uztea

Udaleko alkate udalburuak, 2016ko abuztuaren 24an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea 2016ko abuztuaren 27tik irailaren 7ra, biak barne, udalerritik kanpo izanen baita, beharrezkoa da denbora horretarako haren ordezkoa izendatzea, eta beraz, Udalbatzako lehen alkateorde Eneko Rekarte Oteizaren esku utzi dira haren eginkizunak.

Donamarian, 2016ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Maite Urroz Oyarzabal.

Iragarkiaren kodea: L1609935