174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Biurrungo 2. poligonoko 599. lurzatiaren xehetasun azterlana, Nuria Arraiza Otazuk sustatua. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udaleko alkateak, Alkatetzaren abuztuaren 29ko 19/2016 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Biurrungo 2. poligonoko 599. lurzatiaren xehetasun azterlana, Nuria Arraiza Otazuk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tebasen, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1609927