174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

63/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezartzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak bere 2. artikuluan ezartzen du Osasuneko kontseilariari dagokiola Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egituraren garapen funtzionala hobetzeko behar diren zerbitzuak, atalak eta unitateak sortzea, aldatzea edo kentzea.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du osasun laguntzako zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura berriak argi eta garbi bereizten ditu, batetik, goi zuzendaritza, organo zentraletan datzana, eta, bestetik, egitura periferikoa, osasun zentroen kudeaketa bere gain hartzen duena, hots: Nafarroako Ospitalegunea, Osasun Mentala, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza eta Tuterako eta Lizarrako osasun barrutiak.

Oinarrizko osasun laguntza herritarrendako osasun arretaren lehenbiziko asistentzia-maila da. Arreta-eredu irisgarri bat eskaintzen die herritarrei, laguntza osoa, bateratua eta pertsonalizatua ematen duena, hala diagnostikoari eta sendaketari dagokienez, nola prebentzioari eta norberaren zainketen arloan trebatzeari dagokienez. Horregatik, beharrezkoa da egitura helburu horietara egokitzea.

Aipatutakoak kontuan hartuz, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak oraingo egitura berrantolatzeko proposamen bat egin du, helburu horiek lortzearren eta arlo honen egitura guztia arau bakar batean biltzearren.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura ezartzea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak bere zereginak eta lanak hobeki gauza ditzan.

2. artikulua. Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzaren egitura.

1. Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzak honako zentro hauek ditu bere egituran:

a) Altsasuko OOLTa.

b) Antsoaingo OOLTa.

c) Agoizko OOLTa.

d) Aurizko OOLTa.

e) Barañaingo OOLTa.

f) Berriozarko OOLTa.

g) Buztintxuriko OOLTa.

h) Alde Zaharreko OOLTa.

i) Doneztebeko OOLTa.

j) Elizondoko OOLTa.

k) Ermitagañako OOLTa.

l) Etxarri Aranazko OOLTa.

m) Uharteko OOLTa.

n) Irurtzungo OOLTa.

ñ) Leitzako OOLTa.

o) Lesakako OOLTa.

p) Orkoiengo OOLTa.

q) Arrotxapeko OOLTa.

r) Sanduzelaiko OOLTa.

s) Donibaneko OOLTa.

t) Ultzamako OOLTa.

v) Atarrabiako OOLTa.

2. Aurreko atalean zehazten diren oinarrizko osasun laguntzako taldeek egitura organiko hau dute:

a) Altsasuko OOLTa: Altsasuko OOLTko zuzendaritza, Altsasuko Erizaintza Unitateko burutza eta Altsasuko Administrazio Unitateko burutza.

b) Antsoaingo OOLTa: Antsoaingo OOLTko zuzendaritza, Antsoaingo Erizaintza Unitateko burutza eta Antsoaingo Administrazio Unitateko burutza.

c) Agoizko OOLTa: Agoizko OOLTko zuzendaritza eta Agoizko Erizaintza Unitateko burutza.

d) Aurizko OOLTa: Aurizko OOLTko zuzendaritza eta Aurizko Erizaintza Unitateko burutza.

e) Barañaingo OOLTa: Barañaingo OOLTko zuzendaritza, Barañaingo Erizaintza Unitateko burutza eta Barañaingo Administrazio Unitateko burutza.

f) Berriozarko OOLTa: Berriozarko OOLTko zuzendaritza, Berriozarko Erizaintza Unitateko burutza eta Berriozarko Administrazio Unitateko burutza.

g) Buztintxuriko OOLTa: Buztintxuriko OOLTko zuzendaritza, Buztintxuriko Erizaintza Unitateko burutza eta Buztintxuriko Administrazio Unitateko burutza.

h) Alde Zaharreko OOLTa: Alde Zaharreko OOLTko zuzendaritza, Alde Zaharreko Erizaintza Unitateko burutza eta Alde Zaharreko Administrazio Unitateko burutza.

i) Doneztebeko OOLTa: Doneztebeko OOLTko zuzendaritza eta Doneztebeko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza.

j) Elizondoko OOLTa: Elizondoko OOLTko zuzendaritza eta Elizondoko Erizaintza Unitateko burutza.

k) Ermitagañako OOLTa: Ermitagañako OOLTko zuzendaritza, Ermitagañako Erizaintza Unitateko burutza eta Ermitagañako Administrazio Unitateko burutza.

l) Etxarri Aranazko OOLTa: Etxarri Aranazko OOLTko zuzendaritza eta Etxarri Aranazko Erizaintza Unitateko burutza.

m) Uharteko OOLTa: Uharteko OOLTko zuzendaritza, Uharteko Erizaintza Unitateko burutza eta Uharteko Administrazio Unitateko burutza.

n) Irurtzungo OOLTa: Irurtzungo OOLTko zuzendaritza eta Irurtzungo OOLTko Erizaintza Unitateko burutza.

ñ) Leitzako OOLTa: Leitzako OOLTko zuzendaritza eta Leitzako Erizaintza Unitateko burutza.

o) Lesakako OOLTa: Lesakako OOLTko zuzendaritza, Lesakako Erizaintza Unitateko burutza eta Lesakako Administrazio Unitateko burutza.

p) Orkoiengo OOLTa: Orkoiengo OOLTko zuzendaritza eta Orkoiengo Erizaintza Unitateko burutza.

q) Arrotxapeko OOLTa: Arrotxapeko OOLTko zuzendaritza, Arrotxapeko Erizaintza Unitateko burutza eta Arrotxapeko Administrazio Unitateko burutza.

r) Sanduzelaiko OOLTa: Sanduzelaiko OOLTko zuzendaritza, Sanduzelaiko Erizaintza Unitateko burutza eta Sanduzelaiko Administrazio Unitateko burutza.

s) Donibaneko OOLTa: Donibaneko OOLTko zuzendaritza, Donibaneko Erizaintza Unitateko burutza eta Donibaneko Administrazio Unitateko burutza.

t) Ultzamako OOLTa: Ultzamako OOLTko zuzendaritza eta Ultzamako Erizaintza Unitateko burutza.

v) Atarrabiako OOLTa: Atarrabiako OOLTko zuzendaritza, Atarrabiako Erizaintza Unitateko burutza eta Atarrabiako Administrazio Unitateko burutza.

3. artikulua. Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzaren egitura:

1. Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzak honako zentro hauek ditu bere egituran:

a) Artaxoa-Larragako OOLTa.

b) Azpilagañako OOLTa.

c) Burlatako OOLTa.

d) Zarrakazteluko OOLTa.

e) Zizur-Etxabakoizko OOLTa.

f) Txantreako OOLTa.

g) II. zabalguneko OOLTa.

h) Izabako OOLTa.

i) Iturramako OOLTa.

j) Mendillorriko OOLTa.

k) Arrosadiko OOLTa.

l) Noaingo OOLTa.

m) Erriberriko OOLTa.

n) Azkoiengo OOLTa.

ñ) Garesko OOLTa.

o) Zaraitzuko OOLTa.

p) Zangozako OOLTa.

q) Sarrigurengo OOLTa.

r) Tafallako OOLTa.

2. Aurreko atalean zehazten diren oinarrizko osasun laguntzako taldeek egitura organiko hau dute:

a) Artaxoa-Larragako OOLTa: Artaxoa-Larragako OOLTko zuzendaritza eta Artaxoa-Larragako Erizaintza Unitateko burutza.

b) Azpilagañako OOLTa: Azpilagañako OOLTko zuzendaritza, Azpilagañako Erizaintza Unitateko burutza eta Azpilagañako Administrazio Unitateko burutza.

c) Burlatako OOLTa: Burlatako OOLTko zuzendaritza, Burlatako Erizaintza Unitateko burutza eta Burlatako Administrazio Unitateko burutza.

d) Zarrakazteluko OOLTa: Zarrakazteluko OOLTko zuzendaritza eta Zarrakazteluko Erizaintza Unitateko burutza.

e) Zizur-Etxabakoizko OOLTa: Zizur-Etxabakoizko OOLTko zuzendaritza, Zizur-Etxabakoizko Erizaintza Unitateko burutza eta Zizur-Etxabakoizko Administrazio Unitateko burutza.

f) Txantreako OOLTa: Txantreako OOLTko zuzendaritza, Txantreako Erizaintza Unitateko burutza eta Txantreako Administrazio Unitateko burutza.

g) II. zabalguneko OOLTa: II. zabalguneko OOLTko zuzendaritza, II. zabalguneko Erizaintza Unitateko burutza eta II. zabalguneko Administrazio Unitateko burutza.

h) Izabako OOLTa: Izabako OOLTko zuzendaritza eta Izabako Erizaintza Unitateko burutza.

i) Iturramako OOLTa: Iturramako OOLTko zuzendaritza, Iturramako Erizaintza Unitateko burutza eta Iturramako Administrazio Unitateko burutza.

j) Mendillorriko OOLTa: Mendillorriko OOLTko zuzendaritza, Mendillorriko Erizaintza Unitateko burutza eta Mendillorriko Administrazio Unitateko burutza.

k) Arrosadiko OOLTa: Arrosadiko OOLTko zuzendaritza, Arrosadiko Erizaintza Unitateko burutza eta Arrosadiko Administrazio Unitateko burutza.

l) Noaingo OOLTa: Noaingo OOLTko zuzendaritza, Noaingo Erizaintza Unitateko burutza eta Noaingo Administrazio Unitateko burutza.

m) Erriberriko OOLTa: Erriberriko OOLTko zuzendaritza eta Erriberriko Erizaintza Unitateko burutza.

ñ) Azkoiengo OOLTa: Azkoiengo OOLTko zuzendaritza, Azkoiengo Erizaintza Unitateko burutza eta Azkoiengo Administrazio Unitateko burutza.

o) Garesko OOLTa: Garesko OOLTko zuzendaritza eta Garesko Erizaintza Unitateko burutza.

p) Zaraitzuko OOLTa: Zaraitzuko OOLTko zuzendaritza eta Zaraitzuko Erizaintza Unitateko burutza.

q) Zangozako OOLTa: Zangozako OOLTko zuzendaritza, Zangozako Erizaintza Unitateko burutza eta Zangozako Administrazio Unitateko burutza.

r) Sarrigurengo OOLTa: Sarrigurengo OOLTko zuzendaritza, Sarrigurengo Erizaintza Unitateko burutza eta Sarrigurengo Administrazio Unitateko burutza.

s) Tafallako OOLTa: Tafallako OOLTko zuzendaritza, Tafallako Erizaintza Unitateko burutza eta Tafallako Administrazio Unitateko burutza.

3. Aho-hortzetako Osasunaren Atala, osasun laguntzako izaera baitu, Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzari atxiki zaio.

4. artikulua. Aho-hortzetako Osasunaren Atalaren eginkizunak.

Aho-hortzetako Osasunaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Haur eta Gazteen Hortzak Zaintzeko Programa (HGHZP) kudeatzea eta kontrolatzea, eta haurrentzako prebentzio eta asistentzia neurriak hartzea, ezartzen diren programekin bat.

b) Aho-hortzen higienearen eta osasunaren gainean, informazioa, osasun-heziketa eta trebakuntza ematea.

c) Prozesu odontologiko akutuen tratamendua, hots, aho-hortzetan eragina duten infekzio eta/edo hantura prozesuena.

d) Hezur-hortzetako traumatismoen eta ahoko mukosaren lesioen eta zaurien tratamendua.

e) Loki-barailetako giltzaduretako patologia akutuen tratamendua.

f) Exodontziak eta exodontzia kirurgikoak.

g) Aho-barrunbeko kirurgia txikiak.

h) Ahoaren azterketak, lesio premalignoak goiz detektatzeko.

i) Mukosen lesioen biopsia.

j) Haurdun dauden emakumeei aho-barrunbearen prebentzio-azterketak egitea, dietari eta aho-hortzetako osasunari buruzko osasun-jarraibideak ematea eta aho-hortzen higienearen arloan eta fluor topikoaren aplikazioaz trebatzea.

k) Desgaitasuna duten pazienteei arreta ematea, Elbarrien Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa aldatzen duen apirilaren 7ko 70/2013 Foru Dekretuan ezartzen denari jarraikiz.

l) Erreumatologia Atalarekin kolaboratzea listu-guruin txikien biopsiak egiten.

m) Erradioterapia, Onkologia Medikoaren eta Hematologia zerbitzuekin kolaboratzea, ahoan eragina duten tratamendua jasotzen ari diren pazienteei azterketak egiteko.

n) Sanitaria BHIko Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariei eta BAMEei irakastea.

o) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

p) Aurrekoekin loturik, Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzak agintzen dizkionak.

5. artikulua. Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuaren egitura.

1. Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuak unitate hauek ditu bere egituran:

a) Nafarroako Iparraldeko Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Atala.

b) Nafarroako Iparralde-Ekialdeko Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Atala.

c) Nafarroako Ekialdeko Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Atala.

d) Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Atala.

e) Arreta eta Zainketa Soziosanitarioen Unitatea.

6. artikulua. Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burutzaren eginkizunak.

Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuko burutzari honako eginkizun hauek dagozkio esleitzen zaizkion oinarrizko osasun laguntzako taldeei dagokienez:

a) Oinarrizko osasun laguntzako erizaintza unitateen funtzionamendua koordinatu eta ebaluatzea.

b) Langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.

c) Erizaintzako langileek zainketa soziosanitarioen arloan egiten dituzten arreta-, irakaskuntza- eta ikerkuntza-jardueretan kalitatea sustatzea eta ebaluatzea, osasun laguntzako bi mailetako erizainentzako prestakuntza programa bateratuak diseinatuz.

d) Oinarrizko mailako etxeko arreta eta arreta soziosanitarioa sustatzea.

e) Erizaintzako langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak kudeatu eta koordinatzea.

f) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

g) Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

7. artikulua. Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burutzaren eginkizunak.

Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Atalaren egituraren barrenean Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Erizaintza Unitatea dago.

8. artikulua. Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Erizaintza Unitateko burutzaren eginkizunak.

Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Erizaintza Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuko langileen jarduera egokia dela bermatzea eta lan hori ebaluatzea.

b) Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuari atxikitako erizaintzako langileen antolaketa bermatzea.

c) Erizaintzako langileek ematen duten osasun laguntzaren kalitatea ebaluatzea.

d) Erizaintzako langileak koordinatzea, eta irizpideen batasuna bermatzea pazientearen zainketaren eta arretaren inguruko alderdi garrantzitsuenetan.

e) Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuaren funtzionamendurako behar diren baliabide material guztiak ebaluatzea, kontrolatzea eta haien mantentze-lanez arduratzea.

f) Planak eta proiektuak ezartzea eta haien garapena ebaluatzea.

g) Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuaren plan eta helburuak urtero ebaluatzea.

h) Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

9. artikulua. Arreta eta Zainketa Soziosanitarioen Unitatearen eginkizunak.

Arreta eta Zainketa Soziosanitarioen Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Oinarrizko osasun laguntzako taldeek arlo soziosanitarioan egiten dituzten jarduerak egokiak direla bermatzea eta haien funtzionamendua koordinatzea.

b) Arlo soziosanitarioan egiten den lanaren kalitatea ebaluatzea.

c) Pazienteei ematen zaien zerbitzuaren alderdi garrantzitsuenetan aplikatuko diren irizpideak ezartzea eta bateratuak direla bermatzea.

d) Plan eta proiektuak ezartzea eta haien garapena ebaluatzea.

e) Ezartzen diren planak eta urteko helburuak urtero ebaluatzea.

f) Zainketa Asistentzialetarako eta Etxez Etxeko Arretarako Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

10. artikulua. Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuaren egitura.

1. Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak unitate hauek ditu:

a) Erabakitzeko Ahalmenaren eta Laguntzaren Jarraitutasunaren Atala.

b) Prestakuntza eta Ikerketa Atala.

c) Laguntza Administratiboaren Unitatea.

11. artikulua. Erabakitzeko Ahalmenaren eta Laguntzaren Jarraitutasunaren Atalaren eginkizunak.

Erabakitzeko Ahalmenaren eta Laguntzaren Jarraitutasunaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Oinarrizko Osasun Laguntza Hobetzeko Plana Nafarroako oinarrizko osasun laguntzako talde guztietan erabat gara dadin sustatzea.

b) Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Estrategia, Estrategia Soziosanitarioa eta ezartzen diren gainerako estrategiak sustatzea Nafarroako oinarrizko osasun laguntzaren esparruan.

c) Kalitate zientifiko-teknikoaren, eragimenaren eta erabakitzeko ahalmenaren hobekuntza sustatzea oinarrizko osasun laguntzan.

d) Antolaketaren eragimena hobetzea, eta horretarako, balio eskasa duten lanak kentzen dituen arreta-eredu bat garatzea, denboraren kudeaketa optimizatzeko.

e) Laguntza teknikoa ematea hala zuzendaritzari nola laguntza arloko profesionalei beren laguntza jarduerari buruz, norberaren praktika klinikoa eta oinarrizko osasun laguntzako taldeetako antolaketa ebaluatu eta hobetzeko.

f) Oinarrizko osasun laguntzako profesionalentzako prestakuntza plan bat garatzea. Plan horrek ezarrita dauden ildo estrategikoekin bat etorri beharko du, eta estamentu guztien garapen profesionala sustatu.

g) Laguntza espezializatuaren eta osasun mentalaren esparruekiko koordinazioa sustatzea, pazienteari ematen zaion arretaren eta laguntzaren jarraitutasuna errazteko.

h) Oinarrizko osasun laguntzaren esparruan, informazio sistemaren tresnek dituzten beharrak ezartzen eta haien mugaketa funtzionala egiten parte hartzea.

i) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

j) Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

12. artikulua. Prestakuntza eta Ikerketa Atalaren eginkizunak.

Prestakuntza eta Ikerketa Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Oinarrizko osasun laguntzaren esparruan ezagutzaren eta ikerkuntzaren kudeaketaren sustapenean parte hartzea, emaitza onenak izan dituzten esku-hartzeak hautatzen lagunduz.

b) Graduaurreko prestakuntza koordinatzea eta graduondoko prestakuntza planifikatu eta garatzea, hala familiako eta komunitateko medikuntzako mediku egoiliarren artean, nola erizaintza komunitarioko erizain egoiliarren artean, baita trebakuntza eskatzen duten gainerako profesionalen artean ere.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ikerketa Sustatzeko Programa bultzatzea, Miguel Servet Fundazioarekin koordinatuta.

d) Nafarroan Familiako eta Komunitateko Medikuntzaren arloko Irakaskuntza Unitate gisa aritzea.

e) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

f) Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

13. artikulua. Laguntza Administratiboaren Unitatearen eginkizunak.

Laguntza Administratiboaren Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Oinarrizko Osasun Laguntza Hobetzeko Planaren ezarpenaren ondoriozko jardueren kudeaketa administratiboa.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalen etengabeko prestakuntzarako eta ikerkuntzarako jardueren kudeaketa administratiboa, jarduera horiek nork antolatzen dituen kontuan hartu gabe.

c) Oinarrizko Osasun Laguntzako Euskara Batzordeko idazkaritza lanak egitea.

d) Familiaren Medikuntza eta Osasun Komunitarioa espezialitateko graduondoko prestakuntza jardueren kudeaketa administratiboa, hala medikuena nola erizainena.

e) Oinarrizko Osasun Laguntzako aginte-taularekin eta arlo horretako irakaskuntzarekin zerikusia duten informazio sistemen mantentze-lanak.

f) Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

14. artikulua. Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuaren egitura.

Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuak Kudeaketa Administratiboaren Atala du bere egituran.

15. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuari atxikitako baliabideen jarduera egokia dela bermatzea.

b) Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuko langileak eta baliabideak antolatu eta kudeatzea.

c) Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuko dokumentazioa eta artxiboa kudeatzea.

d) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

e) Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion gainerako eginkizunak.

16. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuaren egitura.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuak unitate hauek ditu bere egituran:

a) Profesionalen Administrazio Atala.

b) Profesionalen Ordainsarien Kudeaketarako Atala.

17. artikulua. Profesionalen Administrazio Atalaren eginkizunak.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Administrazio Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Oinarrizko osasun laguntzako langileen espedienteen erregistro integratua sortu, mantendu eta eguneratzea.

b) Aldi baterako langileen kontratazioa legez ezarrita dauden prozeduren bitartez formalizatzea, deiak eta indarra duten kontratazio zerrendak kudeatuz.

c) Gai hauen gaineko espedienteak tramitatzea: lanpostuen jabetza hartzeak, lekualdaketak, lanaldi murrizketak, baimenak eta gainerako egoera administratiboak.

d) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari atxikitako langileen mugikortasun prozesuak tramitatzea, baita langileriaren arloan aurkezten zaizkion bestelako eskaerak ere.

e) Langileriaren arloan eskatzen zaizkion txosten, azterlan eta proiektuak prestatzea.

f) Ezartzen diren aginte-taulak eta langileriaren arloko estatistikak prestatzen laguntzea.

g) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

i) Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion gainerako eginkizunak.

18. artikulua. Profesionalen Administrazio Atalaren egitura.

Profesionalen Administrazio Atalak Profesionalen Kudeaketa Administratiboaren Unitatea du bere egituran.

19. artikulua. Profesionalen Kudeaketa Administratiboaren Unitatearen eginkizunak.

Profesionalen Kudeaketa Administratiboaren Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari atxikitako langileei dagokienez, gai hauen gaineko espedienteak prestatzea: lanpostuen jabetza hartzeak, lekualdaketak, lanaldi murrizketak eta gainerako egoera administratiboak.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari atxikitako langileen aurrekontua kudeatzea, baita langileriaren arloko gastuari dagokionez gertatzen diren gorabehera administratiboak eta kudeaketa-itunak ere.

c) Aginte-taula eta langileen arloko estatistikak prestatzen laguntzea.

d) Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Administrazio Ataleko buruak berariaz esleitzen dizkion gainerako eginkizunak.

20. artikulua. Profesionalen Ordainsarien Kudeaketarako Atalaren eginkizunak.

Profesionalen Ordainsarien Kudeaketarako Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari atxikitako langileen nominak, aurreikuspen sozialeko sistemak, osasun laguntza eta prestazio ekonomikoak tramitatu eta kudeatzea.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari atxikitako langileen aldi baterako ezintasunagatiko alta eta baja agiriak tramitatu eta kontrolatzea.

c) Eskatzen zaizkion txosten eta jarraipen azterlanak egitea langileriaren arloko gastu kontrolari buruz eta ordainsariei buruz.

d) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

e) Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion gainerako eginkizunak.

21. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren egitura.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Hornidura Atala.

b) Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atala.

c) Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atala.

22. artikulua. Hornidura Atalaren eginkizunak.

Hornidura Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zentroek beren jardunerako behar dituzten produktuak erosi, biltegiratu eta banatzeko lanak kudeatzea.

b) Hornidura-eskaerak programatzea eta hornitzaileei eskaerak egitea.

c) Materialen stockak kudeatzea.

d) Hornitzaileen fakturak konformatzea eta ordaintzeko tramitatzea.

e) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzarentzako materiala erosteko espedienteak tramitatzea eta erosketa zentralizatuetako espedienteen tramitazioan laguntzea.

f) Erosketa, kontsumo eta stockei buruz eskatzen zaizkion txostenak egitea.

g) Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroen produktuak kudeatzea eta produktu berriak sartzeko proposamenak egitea.

h) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

j) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

23. artikulua. Hornidura Atalaren egitura.

Hornidura Atalak Biltegi Unitatea du bere egituran.

24. artikulua. Biltegi Unitatearen eginkizunak.

Biltegi Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Produktuak jasotzea, haien biltegiratze-lanak kudeatzea eta zentroentzako banaketa antolatzea.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzako biltegia antolatu eta kudeatzea.

c) Materialen stockak kudeatzea eta biltegiaren kudeaketa optimizatzea.

d) Biltegiratzeak antolatzea Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroekin batera.

e) Hornidura Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion gainerako eginkizunak.

25. artikulua. Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalaren eginkizunak.

Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zentroek ematen dituzten zerbitzu orokorrak eta mantentze-zerbitzuak kudeatu, gainbegiratu eta koordinatzea.

b) Eraikinen, ekipamenduen eta instalazioen zainketa, mantentze-lanak eta funtzionamendu egokia aseguratzea.

c) Eraikin, ekipamendu eta instalazioetako mantentze-lanen programak prestatu eta gauzatzea, hala prebentziozkoak nola zuzentzekoak.

d) Instalazioen segurtasun industriala kudeatzea.

e) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari dagozkion asistentzia-espedienteak tramitatzea eta zerbitzu eta mantentze-lan zentralizatuetako espedienteen tramitazioan kolaboratzea.

f) Mantentze-lan eta zerbitzu orokorrei buruz eskatzen zaizkion txosten, azterlan eta estatistikak egitea.

g) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

h) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

26. artikulua. Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalaren egitura.

Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalak Mantentze-lanen Unitatea du bere egituran.

27. artikulua. Mantentze-lanen Unitatearen eginkizunak.

Mantentze-lanen Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Eraikin, ekipamendu eta instalazioetako mantentze-lanen programak gauzatzea, hala prebentziozkoak nola zuzentzekoak.

b) Ekipamenduak eta instalazioak egoki erabiltzen direla gainbegiratzea.

c) Behar diren kalitate kontrolak egitea.

d) Mantentze-lanak eta konponketak egiteko kontratatzen diren enpresak kontrolatu eta gainbegiratzea.

e) Zentroen funtzionamendu egokirako behar diren zainketa lanak eta konponketak egitea.

f) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari atxikitako telekomunikazio zerbitzuak kudeatzea.

g) Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Ataleko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

28. artikulua. Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalaren eginkizunak.

Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren eragiketa ekonomikoei buruzko fakturazioa eta kontabilitate-kudeaketa egitea.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudetzailetzaren gastu eta diru-sarreren kontabilitate orokorra eta aurrekontu-kontabilitatea egitea.

c) Kontabilitatearen eta aurrekontuaren arloko informazioa aldizka emateko sistema bat garatzea, gastu eta diru-sarrerak egoki kudeatzeko.

d) Kudeaketa ekonomikoari buruz eskatzen zaizkion txosten, azterlan eta estatistikak egitea.

e) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontua prestatzen laguntzea.

f) Atxikitzen zaizkion langileen laneratzeak kudeatzea eta absentziak planifikatu eta kontrolatzea, oporretan daudenean edo erregelamenduzko baimena duten kasuetan.

g) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkion gainerako eginkizunak.

29. artikulua. Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalaren egitura.

Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalak Fakturazio Unitatea du bere egituran.

30. artikulua. Fakturazio Unitatearen eginkizunak.

Fakturazio Unitateak eginkizun hauek beteko ditu:

a) Hirugarrenei fakturatu beharreko osasun laguntzako parteak jaso eta kudeatzea.

b) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren menpeko zentroen jardueragatik sortutako diru-sarrerak kontabilizatu eta kudeatzea.

c) Ordaintzera behartuak dauden hirugarrenentzako ordainketa-gutunak prestatu, erregistratu eta bidaltzea, hala nazionalak nola nazioartekoak.

d) Diru-sarreren, ordainketen eta zorren segimendua egitea.

e) Diru-sarreren, kobraketen eta zorren kudeaketari buruz eskatzen zaizkion txosten, azterlan eta estatistikak egitea.

f) Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Ataleko buruak berariaz esleitzen dizkion gainerako eginkizunak.

Lehenengo xedapen gehigarria.–Atal eta unitateak sortzea eta kentzea.

1. Honako unitate hauek sortzen dira: Erabakitzeko Ahalmenaren eta Laguntzaren Jarraitutasunaren Atala eta Prestakuntza eta Ikerketa Atala, Laguntza Administratiboaren Unitatea, Fakturazio Unitatea, Zainketen eta Arreta Sanitarioaren Unitatea, Burlatako OOLTari atxikitako Administrazio Unitateko burutza, Zizur-Etxabakoizko OOLTari atxikitako Administrazio Unitateko burutza, Donibaneko OOLTari atxikitako Administrazio Unitateko burutza, Noaingo OOLTari atxikitako Administrazio Unitateko burutza, Zangozako OOLTari atxikitako Administrazio Unitateko burutza, Altsasuko OOLTari atxikitako Administrazio Unitateko burutza, Ansoaingo OOLTari atxikitako Administrazio Unitateko burutza, Uharteko OOLTari atxikitako Administrazio Unitateko burutza.

2. Kendu egiten da Nafarroako Hego-Mendebaldeko Osasun Laguntzaren Zuzendariordetzaren menpe zegoen Erizaintzako Laguntza Atala.

Bigarren xedapen gehigarria.–Izendapenak.

1. Izena aldatu ez zaien unitateen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.

2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Aho-hortzetako Osasunaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Aho-hortzetako Osasunaren Laguntza Ataleko burua izanen baita.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Larrialdien Zuzendariordetzako Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua izanen baita.

–Erizaintza Zerbitzuko Laguntza Ataleko buruarena, hemendik aurrera Nafarroako Iparraldeko Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burua izanen baita.

–Erizaintza Zerbitzuko Laguntza Ataleko buruarena, hemendik aurrera Nafarroako Ekialdeko Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burua izanen baita.

–Erizaintza Zerbitzuko Laguntza Ataleko buruarena, hemendik aurrera Nafarroako Iparralde-Ekialdeko Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burua izanen baita.

–Erizaintza Zerbitzuko Laguntza Ataleko buruarena, hemendik aurrera Nafarroako Ospitalez Kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Ataleko burua izanen baita.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Larrialdien Zuzendariordetzako Erizaintza Unitateko buruarena, hemendik aurrera Ospitalez Kanpoko Larrialdietako Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Unitateko burua izanen baita.

–Langileriaren Administraziorako Ataleko buruarena, hemendik aurrera Profesionalen Administrazio Ataleko burua izanen baita.

–Ordainsarien Kudeaketarako Ataleko buruarena, hemendik aurrera Profesionalen Ordainsarien Kudeaketarako Ataleko burua izanen baita.

–Kudeaketa Administratiboaren Unitateko buruarena, hemendik aurrera Profesionalen Kudeaketa Administratiboaren Unitateko burua izanen baita.

–Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Hornidura Ataleko buruarena, hemendik aurrera Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Hornidura Ataleko burua izanen baita.

–Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua izanen baita.

–Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Ataleko burua izanen baita.

–Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Biltegi Unitateko buruarena, hemendik aurrera Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Biltegi Unitateko burua izanen baita.

–Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Mantentze-lanen Unitateko buruarena, hemendik aurrera Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko Mantentze-lanen Unitateko burua izanen baita.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzeak.

Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1609892