174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2016ko aurrekontuan udal kreditua gaitzeko espedientea (2016/3) Behin betiko onespena

Udalak, 2016ko ekainaren 9an egindako osoko bilkuran, 2016ko aurrekontuan udal kreditua gaitzeko espedientea (“Frontoia” kontu-saila, 2016/3 espedientea) hasiera batez onestea erabaki zuen.

Horren iragarkia 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko uztailaren 11n. Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon zen, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu.

Beraz, kreditua gaitzeko espediente hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1 3422 62200 –Frontoia (kopurua: 70.000,00 euro) kontu-sailaren gastua 1 87000– Diruzaintzako geldikina gastu orokorretarako (kopurua: 70.000,00 euro) saileko gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinaren bitartez finantzatuko da.

Beran, 2016ko abuztuaren 29an.–Jarduneko alkatea, M.ª Aranzazu Zubieta Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L1609889