174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Aurrekontuan 1/2016 aldaketa egiteko espedientea
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa horren hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an, argitaratu zen eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

Gastuak: 3200 622 kontu-saila, “Ikastetxe publikoaren erreforma”. Zenbatekoa: 22.034,64 euro.

Finantzabidea: diru-sarrerak handitzea, 75080 kontu-saila. Zenbatekoa: 14.322,52 euro. Gastu beheitituak, kontu-saila: 7.712,12 euro.

Beiren, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Germán Bezunartea Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1609925