174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak, 2016ko apirilaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen 37. poligonoko 497. eta 214. lurzatiei nahiz 210. lurzatiaren puska bati dagokien herrilurreko 10.677 m2-ren desafektazioa, eta onetsi ere, halaber, herrilurreko lurzati berri bateko 691,80 m2-ren desafektazioa. Helburua da 37. poligonoko 211. lurzatiko 16.415 m2-rekin trukatzea, haren jabeak Aleman Echeverria anaia-arrebak direlarik. Bertzalde, trukeari erantsi zaizkio 37. poligonoko 212. eta 110. lurzatien artean dagoen bideari dagozkion 644 m2-ak, Baztango Udalak desafektatu dituenak haien onura publikoagatik, eta trukeari erantsi dizkio.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2016ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1610023