174. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Atabo Altsasu SL Udalaren merkataritza
sozietatearen estatutuetan. Behin betiko onespena

Udalbatzak, Atabo Altsasu SL Udalaren merkataritza sozietate publikoaren Batzar Orokor gisa jardunez –osoki Udalaren kapitala baitu hark–, 2016ko ekainaren 16an egindako bilkuran, besteak beste hasiera batean onetsi zuen estatutuak aldatzeko erabakia.

2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 19an, argitaratutako iragarkiaren bidez, espedientea jendaurrean egon zen 30 egun naturaleko epean, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Azaldutakoaren ondorioz, aldatutako artikuluak osorik argitaratzen dira, eta honela gelditu da idatzirik:

3. artikulua.

Sozietatearen helburua udal ekintzan eraginkortasun handiagoa lortzea da. Horretarako, sozietatearen xedea da Altsasuko kirol instalazioen kudeaketa zerbitzua ematea.

Sozietate hori Udalaren beraren bitartekotzat eta zerbitzu teknikotzat hartuko da, Altsasuko Udalaren kirol instalazioen kudeaketa haren esku utzi ahal izateko.

Sozietateak ez du irabazteko asmorik izanen, kirol arloko sozietate pribatua izanen baita. Sortzen diren irabaziak sozietatean inbertituko dira berriz, sozietateak pertsona fisikoei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko.

11. artikulua.

Udalbatzak, sozietatearen Batzar Orokor gisa diharduenean, honako eginkizunak izanen ditu:

–Administrazio Kontseilua izendatu, berritu edo berrestea, estatutu hauetan ezarritakoari jarraituz.

–Estatutuak aldatzea.

–Kapitala handitu edo txikitzea.

–Inbentarioa, balantzeak, emaitzen kontua, memoria eta kudeaketari buruzko urteko txostena onestea.

–Auditoreak izendatzea.

–Kapitaleko Sozietateei buruzko Legeak Batzar Orokorrari ezartzen dizkion gainerako eginkizunak.

27. artikulua.

Toki araubideari buruzko legerian eta Kapitaleko Sozietateei buruzko Legean aurreikusitako kasuetan sozietatea desegin eginen da, Batzar Orokorraren erabakiaren bidez.

Sozietatea likidatu behar izanez gero, Batzar Orokorrak likidazio batzordea izendatuko du. Batzordeko kideen kopurua bakoitia izanen da. Likidazio batzordea izendatzeak Administrazio Kontseiluaren ahalmenen amaiera ekarriko du.

Likidazio aldia burutu arte, Batzar Orokorrak urteko bilkura arruntak eta deitu behar diren bilkura berezi guztiak egiten jarraituko du, indarra duten xedapenen arabera.

Irabazi asmoko xedez, likidazioaren ondoriozko ondasun eta eskubideak oso-osorik izanen dira beste fundazio edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatu batzuentzat, interes orokorreko helburuak baldin badituzte, eta haien ondasunak helburu horiek erdiesteari loturik baldin badituzte, baita deseginez gero ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1609919