172. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Eskatzailea: Construcciones Jiménez Basterra SL. Jarduera: industria pabiloia handitzea. Egoera: II. industrialdea (4. poligonoa, 24.499. eta 2.603. lurzatiak).

Cintruenigon, 2016ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1609881