172. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

153/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Polizien Kontseiluaren osaera ezartzen duena.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak, 6.bis artikuluan, Nafarroako Polizien Kontseilua sortzen du. Kide anitzeko organoa izanen da, Nafarroako segurtasun publikoaren sistemaren barruan izanen da, eta kontsulta egiteko eta aholku ematekoa izanen da.

Martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 6.ter artikuluaren arabera, Nafarroako Polizien Kontseiluak Nafarroako administrazio publikoen zortzi ordezkari izanen ditu, segurtasun arloko kontseilari eskudunak izendatuak –horien artean kontseilaria bera edo horren eskuordetza hartzen duen agintaria-, eta Nafarroako polizia kidegoen beste zortzi ordezkari.

Nafarroako administrazio publikoen ordezkari horietarik lau Nafarroako Foru Komunitateko Administraziokoak izanen dira, eta gainontzeko lauak toki entitateetakoak, bat Iruñeko Udalekoa eta gainontzeko hiruak polizia kidegoa duten Nafarroako toki entitateetakoak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta.

Nafarroako polizia kidegoen ordezkari horietarik lau Foruzaingokoak izanen dira, Foruzaingoko buruak proposatuta, eta gainontzeko lauak tokiko polizietakoak, bat Iruñeko Udaltzaingokoa eta gainontzeko hiruak beste tokiko polizietakoak, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak proposatuta.

Kontseiluko idazkaria Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario bat izanen da, zuzenbideko lizentziatu titulua izan beharko duena.

Aurreko guztiarekin bat, departamentu honetan sartu dira Iruñeko Udalak egindako izendapena (2016ko abuztuaren 5ekoa), Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak egindakoa (2016ko abuztuaren 11koa), Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak egindakoa (2016ko abuztuaren 24koa) eta Nafarroako Foruzaingoko buruak egindakoa (2016ko abuztuaren 25ekoa).

Horren ondorioz, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 6.ter artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru Komunitateko Administrazioak Nafarroako Polizien Kontseiluan izanen dituen ordezkariak izendatzea:

–Departamentuko titularra edo hark eskuordetzen duen agintaria.

–Agustín Gastaminza Oiz jauna, Nafarroako Gobernuko Barneko zuzendari nagusia, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Antonio García Malumbres jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Alfredo Ondarra Ramos jauna, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua, edo arauz bere ordezkoa dena.

2. Nafarroako toki entitateek Nafarroako Polizien Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak izendatzea:

–Aritz Romeo Ruiz jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Arloko zinegotzi ordezkaria, edo Xabier Ibáñez Sagardoy jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zuzendaria (aurrekoaren ordezkoa).

–Raquel Garbayo Berdonces andrea, Cintruénigoko alkatea, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Eneko Larrarte Huget jauna, Tuterako alkatea, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Koldo Leoz Garciandía jauna, Lizarrako alkatea, edo arauz bere ordezkoa dena.

3. Nafarroako polizia kidegoek Nafarroako Polizien Kontseiluan izanen dituzten ordezkariak izendatzea:

–Torcuato Muñoz Serrano jauna, Nafarroako Foruzaingoko burua, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Miguel Ángel Escudero Calvo jauna, Tuterako Foruzaingoaren polizia-etxeko komisario burua, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Joaquín Martín Aranzadi jauna, Iruña Iparraldeko Polizia Judizialaren Taldeko Foruzaingoko inspektore-ordea, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Jesús Miguel Ruiz Aldaz jauna, Trafiko eta Bide Segurtasuneko Arloko Plangintza Operatiboko Taldeko Foruzaingoko kaboa, edo arauz bere ordezkoa dena.

–Jesús Munárriz Salinas jauna, Iruñeko Udaltzaingoko burua, edo arauz bere ordezkoa dena.

–José Ángel Santamaría Suso jauna, Tuterako Udaltzaingoko burua.

–Egoi Beperet Redín jauna, Burlatako Udaltzaingoko burua.

–Íñigo de Carlos Mina jauna, Eguesibarko Udaltzaingoko burua.

Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeak egindako izendapenarekin bat, hona hemen José Ángel Santamaría Suso, Egoi Beperet Redín eta Íñigo de Carlos Mina jaunen ordezkoak, bereizi gabe eta hurrenkera honetan: Xabier Martínez Urroz jauna, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko burua, eta Jesús Javier Méndez Soteras jauna, Noain-Elortzibarko Udaltzaingoko burua.

4. Francisco Javier Iglesias Álvarez jauna, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko teknikari juridikoa, Nafarroako Polizien Kontseiluko idazkari izendatzea.

5. Foru agindu hau izendatuei, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, Iruñeko Udalari eta Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 30ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1609923