172. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 24an hartua, interes kulturaleko ondasun deklaratzen duena Los Cascajosko herri neolitikoa izeneko eremu arkeologikoa (Los Arcos).

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 169/2015 Ebazpenaren bidez, Los Cascajosko herri neolitikoa (Los Arcos) interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen. Ebazpen horretan xedatu zen 30 eguneko epea irekitzea espedientea jendaurrean izateko, interesdunek bidezko juzgatzen zituzten alegazio guztiak aurkez zitzaten. Aipatu epean ez zen alegaziorik aurkeztu.

Ondasuna 29401. zenbakiarekin inskribatu da Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistro Orokorrean.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, 2016ko ekainaren 8an, interes kulturaleko ondasun deklaratzearen aldeko txostena egin zuen.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio interes kulturaleko ondasunak deklaratzea, erabaki baten bidez, Nafarroako Gobernuari eta haren Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Adierazitakoarekin bat, proposatzen da Los Cascajosko herri neolitikoa (Los Arcos) interes kulturaleko ondasun deklaratzea. Haren deskribapena eta ezaugarriak deklarazioaren espedienteko dokumentazioan daude bilduta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Los Cascajosko herri neolitikoa (Los Arcos) interes kulturaleko ondasun deklaratzea eremu arkeologikoaren kategoriarekin, deklarazioaren espedienteko dokumentazioan bilduta dauden deskribapenaren eta ezaugarrien arabera.

2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 24an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1609805