172. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

1005/2016 EBAZPENA, abuztuaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 45C/2016 Ebazpenaren akats zuzenketa egiten duena. Haren bidez, Navarcable S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 45C/2016 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Navarcable SL enpresaren Azkoiengo lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hitzarmena 2016ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 28an.

2016ko abuztuaren 19an, Ana R. Diaz Cirauqui andrearen idazkia jaso zen, zein baimenduta baitago hitzarmena argitaratzeko. Hartan, adierazi zuen argitaratu beharreko hitzarmenaren testu igorriak zenbait akats zituela, hitzarmena negoziatzeko batzordeak sinatutakoaz bestelakoa baita. Eskatu zuen testu zuzena erregistratu, gorde eta argitaratzeko, eskaeraren idazkian jasotzen den idazketarekin.

Eskatzaileak eskaturik egiaztatu denez akatsa egin dela, bidezkoa da hura zuzentzea.

Erakunde honek aurkeztu den gaia ebazteko duen eskumena jasota dago Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da zuzenketa egitea Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 45C/2016 Ebazpenean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 45C/2016 Ebazpena aldatzea, Nafarroako lan hitzarmen eta akordioen erregistroan inskribatzeko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko Navarcable SL enpresaren Azkoiengo lantokirako hitzarmen kolektiboaren 10. artikuluaren eta 17. artikulutik 28.era bitartekoen testu zuzena (kode zenbakia: 31100341012016).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (“Erreferentzia: Esped.” hitzen ondoren dagoen zenbakia).

Iruñean, 2016ko abuztuaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ordezkoa (Garapen Ekonomikorako kontseilariak 2015eko azaroaren 19an eman eta 2015eko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27an, argitaratutako 95/2015 Foru Aginduaz baliatuz), Yolanda Blanco Rodríguez.

Akats zuzenketa Navarcable SLren hitzarmen kolektiboan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1609779