172. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 593/2016 prozedura arrunta

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 593/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta United Energies MTOI Wind Turbines SLUri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta adiskidetze-ekitaldian eta, behar izanez gero, judizioan ager dadin 2016ko irailaren 27ko 09:50ean.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko irailaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, María Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1609924