172. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2016ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2016 aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehikuntzari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Torres del Rion, 2016ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1609830