171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-49

Ángel M.ª Valencia García eta María Carmen Eslava Jimenez jaun-andreek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Ibilgua: San Ginés erreka-zuloa.

Hargunearen udalerria: San Martin Unx.

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (619.765, 4.709.473) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia: San Martin Unxeko (Nafarroa), 3. poligonoko 187. eta 190. lurzatiak.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,037.

Gehieneko bolumena urtean: 793 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Los Nogales errekatik, eskuinaldetik, 0,95 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez eta 1,8 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak ureztatu beharreko lurzatietan dauden 17 biltegitaraino eramanen du ura. Ura martxotik azarora bitarte hartuko da, 0,5664 hektareako baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko abuztuaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1609781