171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea aldaketa, Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean.

Argitara ematen da, aipatu aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2016ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETA

Artikulu bakarra.

6. artikuluari ondotik zehazten diren aldaketak egin zaizkio:

6. artikulua. Honako epigrafe hauen artean sartu da ondokoa: “Abonatu gabeen eguneko sarrera” eta “Abonamenduak, zenbait egun jarraitutarako”.

Kortesiazko sarrerak.

18 urtetik gorako abonatuek urtero kortesiazko bi sarrera jasotzeko eskubidea daukate.

Eskubide hori gauzatzen duten abonatu helduek onuradunarekin batera egon beharko dute eta laguntzailearen erantzule izanen dira une oro.

Kortesiazko sarrerak ezarritako prezio txikieneko sarrerak dira; hots, 4,50 eurokoak. Erabiliko duen pertsonaren adina edozein izanik ere (3 urtetik beherakoak salbu, horiek sarrera doan baitute abonatu heldu edo kortesiazko sarrera daukan batekin batera).

Sarrera horien bidez abonatu gabeek aukera daukate Zizur Nagusiko Udalaren kirol instalazioak eta hango gune irekiak abonaturik daudenekin batera erabiltzeko udako zein neguko denboraldian. Muskulazio aretoa eskaintza horretatik espresuki kanpo dago.

Prozedura:

18 urtetik gorako abonatuak bertara joanda jaso behar du kortesiazko sarrera, kirol instalazioko atezaintzan edo Udalaren kirol zerbitzuan. Sarrera horiek izendunak eta data zehatz batean erabiltzeko izanen dira. Hau da, sarreran jarriko du nor den sarreraren onuradun eta zein egunetan joanen den.

“Kortesiazko sarrera” ateratzen duenak abonatuaren fitxan idatziko du eguna eta nor den sarreraren onuradun.

–Kortesiazko sarrera: 4,5 euro.

AZKEN XEDAPENA

Aldaketa honek, Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betiko onetsitakoan, indarra hartuko du eta ondorio juridiko guztiak izanen ditu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean testua oso-osorik argitara emandakoan.

Iragarkiaren kodea: L1609867