171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59/2016 FORU DEKRETUA, abuztuaren 31koa, Nekane Oroz Bretón andrea, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko abuztuaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nekane Oroz Bretón andrea, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1609953