171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasuneko zinegotziak jakinarazi du Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko abuztuaren 26an egin bilkuran, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2016ko kuotak likidatzea onetsi zuela, baita haien borondatezko diru-bilketarako epea zehaztea ere. Hona hemen: 2016ko abuztuaren 29tik urriaren 7ra bitarte, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2016ko abuztuaren 29an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1609912