171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Erronkariko Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehakatua, 6. banaketa eremuan; “Añaize” bizitegitarako sektorean. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2016ko abuztuaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntual xehakatua hasiera batean onestea Udal Planeko 6. banaketa eremuan; “Añaize” bizitegitarako sektorean.

Sustatzailea: Erronkariko Udala bera, ofizioz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesa duen edozein entitatek edo pertsonak bidezko iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak 74. artikuluaren gainean ezarritakoa aplikatu beharrez.

Erronkarin, 2016ko abuztuaren 26an.–Batzordeko burua, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1609864