171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioaren udal zerga 2016. urterako

Honen bitartez Oteitzako herritarrei aditzera ematen zaie 2016ko irailaren 30ean bukatuko dela landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioaren udal zerga borondatez ordaintzeko epea. Helbideratu gabeko ordainagiriak Nafarroako Rural Kutxan ordaindu behar dira, egun hori bitarte. Helbideratutako ordainagiriak irailaren erdialdera igorriko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko. Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oteitzan, 2016ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1609880