171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Bideen eta eremu publikoen garbiketari buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2016ko uztailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Bideen eta eremu publikoen garbiketari buruzko udal ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Los Arcosen, 2016ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1609835