171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

14/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2016ko uztailaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 14/2016 espedientea, hain zuzen ere kreditu gehikuntzari buruzkoa.

Iragarkia 2016ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik –hala ezartzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez– inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Gastuak. Kreditu gehikuntza:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 1510 2270202

Balorazio txostena

4.000,00

1 1650 22100

Karrikako argiak

3.000,00

1 4320 46700

Erdialdeko landa garapena

3.000,00

GASTUAK, GUZTIRA

10.000,00

Finantzaketa:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

10.000,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

10.000,00

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan, 2016ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1609828