171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Balorazio txostena

Iguzkitzako Udalak, 2016ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, honako hau onetsi zuen:

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Iguzkitzan, 2016ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1609851