171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Plan berezia, lokal bateko 7,20 m² desjabetzeko, Fray Diego karrikako 33 zenbakiko eraikinean igogailu bat paratu ahal izateko. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko uztailaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea lokal bateko 7,20 m² desjabetzeko plan berezia, Lizarrako Fray Diego karrikako 33ko eraikinean igogailua paratu ahal izateko, jabeen elkarteak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Lizarran, 2016ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1609866