171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, euskara ikasteko diru-laguntzen 2016ko deialdia arautzen duten oinarriena

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko ekainaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea euskara ikasteko diru-laguntzen 2016ko deialdia arautzen duten oinarriak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 315813.

Lehena.–Onuradunak.

Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek jaso dezakete euskara ikasteko diru-laguntza.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da diru-laguntzen kontzesioa arautzea, Baztango bizilagunak izanik euskara ikastaroren bat egiten ari direnei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://baztan.eus.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzak 2016ko aurrekontuko diru-laguntzen kontu-sailaren kargura finantzatuko dira, euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia. Kontu-sailak 2.000 euro ditu.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 21ean bukatuko da, 14:00etan.

Baztanen, 2016ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1609936