171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE MANKOMUNITATEA

Familia langile izateko deialdia izangaien behin-behineko zerrendaren onespena

2016ko abuztuaren 29an Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Lehendakariak honako ebazpen hau (27/2016) ebatzi du:

Familia langile lanposturako deialdia. Oposizio-lehiaketara aurkeztutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

2016ko ekainaren 1ean, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko batzar orokorrak onartu zuen familia langilearen lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.

Eskaerak egiteko epea bukatuta, onartuak eta baztertuak izan direnen behin-behineko zerrenda onetsi behar da.

Beraz, honako hau ebatzi dut:

1. Onartutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Ondoko hau da:

M.ª JESUS ARIZTIMUÑO CANFLANCA

OLAIA SALAVERRIA LARRARTE

MAITE ILARREGUI MANJARREZ

ALBA EQUIZA GOÑI

INMACULADA JACA GOÑI

MARIA ECHEVERRIA BARBERENA

SAURA GANUZA PELEGRIN

MILAGROS LASARTE CABEZON

CARMEN SAIZAR TELLECHEA

M.ª FRANCISCA BARRIOLA SARALEGUI

MIRARI OTEGI GOIKOETXEA

OIHANE ZUGARRAMURDI ZUBIETA

2. Baztertuak:

JUAN FRANCISCO SANTOS HUERTOS

3.3. oinarriaren a), b) eta c) puntuetan eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik.

3. Izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta akatsak zuzendu ahal izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hamar egun balioduneko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatzeko agindua ematea.

5. Erabaki hau epaimahaikide titularrei jakinaraztea.

Leitza, 2016ko abuztuaren 29an.–Lehendakaria, Josune Marzol Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1609895