171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

556/2016 EBAZPENA, abuztuaren 17koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Tuterako “Minicole” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematen diona.

Ángela Osta Arriazu eta María Estela González Martínez andreek, Tuterako “Minicole” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren titular eta sustatzailea den “Minicole Tudela, S.L.” entitatea ordezkatuz, ireki eta jarduteko baimena eskatu dute ikastetxe horrentzat. Ikusirik hori dela-eta irekitako espedientea.

Kontuan harturik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak haren alde emandako txostenak.

Ikusirik martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuaren 28. artikuluan ezarritakoa, izan ere, dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zen eta hura ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloaren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Tuterako “Minicole” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuari ireki eta jarduteko baimena ematea, 2016-2017 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin.

2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:

–Ikastetxearen kodea: 31014815.

–Titularra: Minicole Tudela, S.L.

–Izen generikoa: Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: Minicole.

–Helbidea: Luis Cernuda kalea, 1.

–Herria: Tutera.

–Udalerria: Tutera.

–Baimendutako ikasketak: Haur Hezkuntzako lehen zikloa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren eranskinean Nafarroarentzat ezarritako hezkuntza edukien arabera. Ikastetxeak 0-3 adin-tartearentzat eskainiko ditu ikasketa horiek.

–Baimendutako gehieneko osaera juridikoa: 5 unitate.

3. Urte 1etik 3ra bitarteko adin tartearen barruan, zentroko titularrak adinaren arabera banatzen ahalko ditu baimendutako unitateak, ikasturte bakoitzean sortzen diren beharren arabera, betiere martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako ratioak errespetatuz. 0 urtetik urtebetera bitarteko adin tartean, kontuan hartuko da, gainera, bularreko haurren logelak duen edukiera ezin dela gainditu.

4. Ikastetxearen titularrak baimena eskatu beharko dio departamentuari ikastetxearen konfigurazioan edozein aldaketa egiteko, horren ondorioz aurreko atalean ageri diren erregistroko datuak edo instalazioak aldatzen badira edo instalazioen erabilera edo helburua aldatzen bada, 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Aipatu 28/2007 Foru Dekretuaren 30. artikuluan aipatutako kasuetan, ikastetxearen baimena baliorik gabe uzten ahalko da, bertan ezartzen den prozedurari jarraikiz.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8. Ebazpen hau honako hauei igortzea: ikastetxearen titular-sustatzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 17an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: F1609772