171. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 541/2016 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez Hezkuntza Departamentuaren 2016ko Prestakuntzako eta I+Geko Planean jasota dauden doktoratu aurreko laguntzen deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 313884.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Unibertsitateko tituludunak, deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroarentzat interesa duen doktore tesi bat egiteko laguntzak ematea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6491/Ayudas-predoctorales-2016

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Diru-laguntzak ondoko kontzeptu hauek izanen ditu:

a) Lansaria 1.150 eurokoa izanen da hilean.

b) Matrikula, tasak, doktore titulua lortzeko gastuak eta bestelako gastu administratiboak ordaintzeko kostuen zenbatekoa, gehienez ere 1.500 euro.

c) Doktorego ikasketak atzerrian egiten badira, urteko diru-kopuru osagarri bat bidaia gastuak eta laguntza asegurua ordaintzeko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Epea 20 egunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 16an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: F1609709